Udako giroak jarraituko du

Zarauzko Hitza 2016ko abu. 3a, 10:05

Arratsalderako lainoak sar daitezke.

Oskarbi egongo da zerua eta eguzkia izango da nagusi. Tenperaturan ez da gorabeherarik izango: gehienez 25 gradu egingo ditu eta gutxienez 15 gradu. Egunaren lehenbiziko zatian haizeak ipar-mendebaldetik joko du, baina arratsalderako aldatu egingo da ipar-mendebaldera. Lainoak sar daitezke eta giro makalarekin amaitu daiteke eguna.

Itsaso lasaia izango da baina ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak metro-metro eta erdi inguruko olatuak altxatuko ditu. 11:46ean izango da itsasbehera eta 18:08an itsasgora.