Arratsalderako euria

Zarauzko Hitza 2016ko abu. 4a, 10:38

Goizean zehar sargori egingo du eta arratsalderako fronte bat sartuko da.

Goizean giro lasaia eta sargoria izango da, eta hodeiak eta urdinguneak tartekatuko dira. 23 gradu egingo ditu gehienez eta gutxienez 18 gradu. Eguerditik aurrea, ordea, haizea aldatu egingo da eta ipar-mendebaldetik joko du. Fronte bat sartuko da eta euritara joko du.

Itsasoa aurreko egunetan baino harroago ibiliko da. Ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak metro inguruko olatuak altxatuko ditu. 12:26an izango da itsasbehera eta 18:46ean itsasgora.