Santa Klara, Azken Portu eta Aritzbataldeko festak

Irudietan: Santa Klara Eguna

Zarauzko Hitza 2016ko abu. 11a, 20:14

Giro onean ari dira ospatzen Santa Klara, Azken Portu eta Aritzbataldeko festetako bigarren eguna.

Gaur egin dute Astazubin lehenbiziko jarduera: zumba erraldoia. Horren ondoren, herri kirol erakustaldia egin dute. Tartean, festak Astazubi plazara itzultzeko ekimena ere izan da. Momua, Astazubin festak egiteraen kontra salaketa jarri zuen "pertsonaia gaiztoa" bota du 5 metroko enborretik Fausto Mugertzak.


Gauean kontzertuak izango dira Belako taldearen eta Chimo Bayo disko-jartzailearen eskutik. Txunteroz mozorrotuta joaten denak saria izango du, gainera.