Garaipena Amilibia eta Goenagaren taldearentzat

Zarauzko Hitza 2016ko abu. 12a, 16:00

Atzo debutatu zuten Eneko Goenaga eta Mikel Amilibiak jubenil mailako Europako Txapelketan Espainiako selekzioarekin. Norvegiaren kontra jokatu zuten eta 30-24 gailendu zen Espainia.

Gaur izango dute bigarren jardunaldia, Suitzaren aurka. 17:00en hasiko da eta streaming bidez jarraitu ahalko da partida.