Arraun hitzordu garrantzitsuak, gaur eta bihar

Zarauzko Hitza 2016ko abu. 13a, 11:50
Getaria eta Zarautz arteko errepidea itxita egongo da zenbait unetan.

Zarauzko VIII. Ikurriña eta Zarauzko XXXIX. Estropadako lehen jardunaldia jokatuko dituzte gaur.

Gaur eta bihar Euskotren Ligako azken bi probak eta San Miguel Ligako 12. eta 13. estropada puntuagarriak jokatuko dituzte, Zarauzko VIII. Ikurriña eta Zarauzko XXXIX. Estropadak, hain zuzen. Gaur, 18:00etatik hasita, Zarauzko VIII. Ikurriña, Euskotren Ligako zazpigarren estropada puntuagarria izango da, eta ondoren, Zarauzko XXXIX. Estropadari emango diote hasiera San Miguel Ligako 12 klubek.

Bihar, berriz, estropada horren bigarren jardunaldia izango da. 12:00etan lehiatuko dira emakumezkoak ligako irabazlea erabakitzeko, eta ondoren, gizonezkoen txanda izango da. Bi estropadak puntuagarriak izango dira Euskotren Liga eta San Miguel Ligako Sailkapen Nagusirako.

Hori dela eta, Getaria eta Zarautz arteko N-634 errepidea itxi egingo dute zenbait unetan. Gaur, 17:00-17:30 eta 19:30-20:00 bitartean ezingo da kostako bidetik pasatu, eta bihar, 10:30-10:45 eta 13:15-14:00 bitartean ere ez. Igandean, 10:45-13:15 artean ere itxita egongo da errei bat, Getariatik Zarauzkora artekoa, hain zuzen.