Zarauzko estropadak

San Juan eta Urdaibairentzat Zarauzko banderak

Zarauzko Hitza 2016ko abu. 15a, 11:44

San Juanek eraman du Zarauzko VIII. Ikurriña, eta ondorioz, baita Euskotren Ligako garaipena ere, hirugarren urtez jarraian. 10 segunduko aldea atera dio bere arerio zuzenari, Hibaikari. 10:41,72an burutu dute euren lana 'batelerek'. Orio 21 segundura heldu da, hirugarren eginez. Laugarren postuan sailkatu da Cabo gaurko jardunaldian, 11:18,36 denbora eginda. 

Ondorioz, honela geratu da Euskotren Ligako sailkapena:

  1. San Juan 30 puntu
  2. Hibaika 26 puntu
  3. Orio 15 puntu
  4. Cabo 9 puntu

Emakumezkoen norgehiagokaren ondoren hasi da gizonezkoen lehia, Zarauzko XXXIX. Estropadetako azkenengo jardunaldia. Hondarribiari 8 segunduko aldea aterata, 19:50,73 denborarekin nagusitu da Gorka Aranberri patroi zarauztarraren trainerua. Hala, Hondarribirengandik puntu batera geratu da Caixabank Koroarako. Hirugarrena San Juan izan da, 20:00,19 denborarekin.

Gaurko sailkapena:

  1. Urdaibai 14:50,73
  2. Hondarribi 19:59,59
  3. San Juan 20:00:19
  4. Kaiku 20:08,68
  5. Tiran 20:18, 55
  6. Cabo 20:22,68
  7. Zierbena 20:23,33
  8. San Pedro 20:25, 48
  9. Portugalete 20:32,52
  10. Orio 20:33,09
  11. Astillero 20:43,68
  12. Zumaia 20:46,71