Hasi da Aste Nagusia

Zarauzko Hitza 2016ko abu. 15a, 11:42

Ama Birjinaren Egunaren bezperan, gaur eguerdian bota du Xabier Txurruka alkateak Aste Nagusiaren hasierako txupinazoa, udaletxetik. Buruhandiek, erraldoiek eta Galzarra txarangak girotu dute ekitaldia.

Zarauzko estropadak izan dira ondoren, eta arratsaldean, berriz, buruhandiak eta erraldoiak izango dira, trikitilariekin, herriko kaleak alaitzen, 19:00etatik hasita. 19:30ean, Alaiki taldearekin dantzaldia egingo dute Musika Plazan eta 20:00etan Schola Cantorumek Salbea abestuko du Santa Maria Real parrokian. Gauean ere Alaiki taldea izango da Musika Plazan.

Gaurtik hasi eta hilaren 21era arte askotariko ekitaldiak izango dira, Aste Nagusiaren barruan.