Eneko Goenaga eta Mikel Amilibiaren taldeak, Espainiak ezin izan dio Frantziari aurrea hartu. 27-29 galdu dute Europako Eskubaloi Txapelketako multzokako ligaxkako azken partidan.
Hala, punturik gabe heldu da Espainia txanda nagusira. Danimarka eta Eslovenia izango dituzte txanda horretan aurrez aurre. Danimarkaren kontra lehiatuko da lehenbizi, asteartean, 17:00etan.