Hibaikak eta Ondarroak lortu dituzte Zarauzko A.E. Ikurriñak

Zarauzko Hitza 2016ko abu. 15a, 14:01

Zarautzen jokatu dituzte KAE 1 ligako emakumezkoen eta gizonezkoen jardunaldiak.

Gaur, Ama Birjinaren Egunez, Zarautzen jokatu dituzte KAE 1 ligako emakumezko zein gizonezkoen VII. Zarauzko A.E Ikurriñak. Lehenbizi, Gipuzkoako Emakumezkoen VII. Traineru Ligako 12. jardunaldia izan da, eta Hibaika nagusitu da, 10:46,33 denbora eginez. Ia 17 segunduko aldea atera dio San Juani.

Orio (11:06,55) eta Getaria-Zarautz (11:20,59) hirugarren eta laugarren postuetan sailkatu dira, hurrenez hurren. Hona hemen gaurko sailkapena:

  1. Hibaika 10:46,33
  2. San Juan 11:03,24
  3. Orio 11:06,55
  4. Getaria-Zarautz 11:20,59
  5. Donostia 11:21,83
  6. Hernani 11:36,73
  7. Deusto 11:53,36
  8. Hondarribia 12:21,58

Emakumezkoen ondoren, gizonezkoen txanda izan da. Ondarroak (21:07,20) eraman du Zarauzko A.E. Ikurriña. Donostiarren (21:08,47) eta lekeitiarren (21:16,38) ondoren sailkatu da Zarautz (21:18,35), laugarren postuan. Hemen azkenaurreko jardunaldiko sailkapena:

  1. Ondarroa 21:07,20
  2. Donostiarra 21:08,47
  3. Lekittarra 21:16,38
  4. Zarautz 21:18,35
  5. Hondarribia 21:22,27
  6. Deusto 21:26,58
  7. Getaria 21:30,17
  8. Santurtzi 21:33,33
  9. Sanpedrotarra 21:41,34
  10. Orio 21:49,83
  11. Pedreña 21:50,22
  12. Castreña 22:50,78