Ekitaldi ugari Ama Birjinaren Egunean

Zarauzko Hitza 2016ko abu. 15a, 19:03

Goizean, VII. Zarauzko A.E. Ikurriñak jokatu dituzte emakumezko zein gizonezkoek; eguerdian buruhandi eta erraldoiak ibili dira kalean, trikitilariek lagunduta eta 13:00etan, berriz, Lizarrako Dultzaineroek girotu dituzte herriko kaleak.

Arratsaldean jende ugari bildu da itsas pasealekuan atondu duten oholtzaren inguruan, LaRessistens taldeak eskainitako Kontu Kontari ikuskizunaz gozatzeko. 23:00etan izango da Aste Nagusirako antolatu duten su artifizialen lehenbiziko saioa, Ricardo Caballer etxearen eskutik. Drindots taldeak girotuko du ondorengoa.