Aukera gutxiago finalaurrekoetarako

Zarauzko Hitza 2016ko abu. 17a, 12:17

Atzo, Danimarkaren kontra  galdu zuen Mikel Amilibia eta Eneko Goenagaren taldeak, Espainiak, Europako txapelketan.

Atzo, jubenil mailako Europako Eskubaloi Txapelketako txanda nagusian lehenbiziko partida izan zuen Eneko Goenaga eta Mikel Amilibiaren taldeak, Espainiak, Danimarkaren kontra. Alde handirik gabe irabazi zuen azken horrek, 24-25 eginda, hain zuzen.

Porrot horren ondoren, finalaurrekoetara igarotzeko aukerak gutxitu zaizkio Espainiari. Hala ere, eduki, baditu: batetik, Esloveniari irabazi beharko dio gutxienez 5 puntuko aldearekin, eta bestetik, Frantziak Danimarkari irabaziz gero.

Bihar izango da Eslovenia eta Espainiaren arteko partida, 19:00etatik aurrera Zagrebeko (Kroazia) Sutinska Vrelan.

Erlazionatuak

Danimarka, hurrengoa

Zarauzko Hitza 2016 abu 15 Zarautz