Hasi dira Astiko aldagelak eraisten

Zarauzko Hitza 2016ko abu. 17a, 18:00

Aurreikuspenen arabera, datorren astean hasiko dira eraikin berria eraikitzen.

Zarauzko Udalak Campezo S.A. enpresari eman dio Astiko aldagelen eta gimnasioaren eraikin berria egiteko ardura. Dagoeneko hasi da lanean: egungo eraikin eraisten hasi dira eta aurreikusi dute aste honetan amaituko dutela. Hala, hurrengo astean hasiko lirateke eraikin berria egiten.

Egun errugbikoek erabiltzen dituzten aldagelen eraikina 1982koa da eta 220 metro koadro ditu. Proiektu berrian jaso dute berriak 1.200 metro koadro izango dituela. Aurreikuspenen arabera, 2017ko lehen hilabeteetarako prest izango da Astiko gimnasioa eta aldagela berrien eraikina. Horrek bere barruan hartuko du errugbiko eraikinaren ondoan dagoen biomasako eraikina.