Irudietan: Desioak sutan Sahararentzat ekitaldia

Zarauzko Hitza 2016ko abu. 18a, 10:18

Jende ugari bildu zen atzo gauean itsas pasealekuan, Dama inguruan, Sahararen aldeko elkartasun ekitaldian. 2.800 su bola bota zituzten, desio komun bat eskatuz: Saharar herriak askatasuna lortzea. 

Gaur ere izango dira hainbat ekitaldi, Aste Nagusiaren barruan. 22:30etik aurrera, Los Secretos taldeak kontzertua eskainiko du Dama pareko oholtzan. Irekia izango da.

Aurrez, 17:00etan moilan kukaña joko izango da, Moila biziberritzen egitasmoaren barruan, eta 18:30ean, berriz, Txipli Txapla haurrentzako ikuskizuna, Lege Zaharren enparantzan.

 

Erlazionatuak