Legebiltzarrerako hauteskundeak

Posta bidez botoa emateko laguntza eskainiko du EAJk

Zarauzko Hitza 2016ko abu. 24a, 11:30

Laguntza behar dutenek, 615- 781736 (Joakin) edo 943-134101 telefonoetara deitu edota batzokira jo dezakete.

Irailaren 25ean Eusko Legebiltzarreko hauteskundeak izango dira, eta EAJko Zarauzko Uri Buru Batzarrak jakinarazi du posta bidez botoa emateko laguntzeko prest dagoela. Informazioa behar dutenek, edota etxean gaixoren bat daukaten eta egin beharreko izapideak egiteko aholkularitza nahi dutenek, 615- 781736 (Joakin) edo 943-134101 telefonoetara deitu dezakete. Batzokira  ere jo daiteke, 10:30etik 12:30era eta 17:00etatik 19:00etara.