Cristina Arrillagak irabazi du Murkilen uztaileko zozketa

Zarauzko Hitza 2016ko abu. 24a, 15:30

El Palacio del Niño zapata dendan Murkileko txartela erabiltzeagatik lortu du bi lagunentzako afaria.

Murkilek jakinarazi du nor den uztailean elkarteko fideltasun txartelarekin erosketak egin zituztenen artean bi lagunentzako afaria eskuratu duen bezeroa. Cristina Arrillaga izan da sariduna. El Palacio del Niño zapata dendan txartela erabiltzeagatik lortu du bi lagunentzako afaria.

Dendarien elkarteak gogoratu du zozketan sartzeaz gain, beste hainbat abantaila ere badituela Murkil txartela izateak: doakoa da, ordainketak hiru hilabetera interesik gabe egitea ahalbideratzen du eta, VISA izanik, edonon ordainketak egiteko erabili daiteke. Gainera, elkarteko denda gehienetan hurrengo erosketarako deskontuak ahalbideratzen ditu.

Txartela lortu nahi dutenak Nafarroako Rural Kutxara edo Murkilen web orrialdera jo dezake.