Dagoeneko zabaldu dute Liburu Azoka, Munoan. Atzo, lehenbiziko egunean, jende ugari gerturatu zen postuetara. Beste lau egunez, igandera bitartean askotariko postuak izango dira itsas bazterreko plaza horretan. Horren barruan, hainbat ekitaldi izango dira, besteak beste, liburu sinaketak eta Bertso paper erakusketa.
Goizez zein arratsaldez zabalduko dute azoka, 11:00etatik 13:30era eta 16:30etik 20:00era. Asteburuan ordu erdiz gehiago egongo da irekita.