Zarauzko Udako XXVIII. Musikaldiko azken hitzordua, gaur

Zarauzko Hitza 2016ko abu. 26a, 15:30

Conductus Ensemble taldeak eskainiko du azken saioa, Santa Maria Real parrokian.

Zarauzko Udalak, Gipuzkoako Foru Aldundiarekin batera, Zarauzko Udako XXVIII.Musikaldia antolatu du, eta iritsi da azken txanpara. Abuztuaren 5ean izan zen lehenbiziko emanaldia, Kamerata Oiasso taldearen eskutik, eta hilaren 12an bigarrengoa, Zambra Barroka taldeak eskainia.

Gaur izango da azken saioa. Conductus Ensemble taldeak 22:00etatik aurrera eskainiko du kontzertua, Santa Maria Real parrokian.