Legebiltzarrerako hauteskundeak

Irudietan: EAJren urte politikoaren hasierako mitina, malekoian

Zarauzko Hitza 2016ko abu. 27a, 15:17

Bertan izan ziren Iñigo Urkullu lehendakaria, Gipuzko Buru Batzarreko presidente Joseba Egibar eta  Euzkadi Buru Batzarreko presidente Andoni Ortuzar, besteak beste.

Jende ugari bildu zen atzo Stock Azokaren ondoan, EAJk urte politikoari hasiera emateko antolatutako ekitaldian. Joakin Landa Zarautz Uri Buri Batzarreko lehendakariak egin zuen aurkezpena, eta haren atzetik hartu zuten hitza Gipuzko Buru Batzarreko presidente Joseba Egibarrek, iñigo Urkullu Eusko Jaurlaritzako lehendakariak eta  Euzkadi Buru Batzarreko presidente Andoni Ortuzarrek.

Espainiako Gorteetarako azken bozen eta datorren irailaren 25eko Eusko Legebiltzarreko hauteskundeez jardun zuten hirurek. Batetik, nabarmendu zuten ez diotela PPri babesik emango agintea lortzeko, eta bestetik, estatu propioa osatzeko" Euskal Herriaren abal onena" EAJ dela.