Getaria-Zarautzek bosgarren amaitu du Gipuzkoako Emakumezkoen VII. Traineru Liga

Zarauzko Hitza 2016ko abu. 29a, 08:00
(Argazkia: Klausser)

Larunbatean jokatu zuten 14. eta azken jardunaldia, Errenterian.

Errenterian jokatu zuten larunbatean Gipuzkoako Emakumezkoen VII. Traineru Ligako 14. eta azken jardunaldia. San Juan nagusitu zen, Hibaikari ia 3 segunduko aldea aterata. Oriotarrak izan ziren hirugarrenak, eta Getaria eta Zarauzko emakumezkoek zazpigarren egin zuten. Hona hemen 14. jardunaldiko sailkapena:

  1. San Juan 10:27,89
  2. Hibaika 10:30,64
  3. Orio 10:42,82
  4. Donostiako berdintasuna 10:52,90
  5. Hernani 11:05,70
  6. Deusto 11:09,45
  7. Getaria-Zarautz 11:11,91
  8. Hondarribia 11:35,82
  9. Colindres 11:57

Hori horrela, Hibaika nagusitu da ligan, San Juan eta Orioren aurretik. Getaria-Zarautzeko neskek bosgarren egin dute. Hona hemen sailkapen orokorra:

  1. Hibaika 100 puntu
  2. San Juan 99 puntu
  3. Orio 89 puntu
  4. Donostiako berdintasuna 66 puntu
  5. Getaria-Zarautz 62 puntu
  6. Hernani 45 puntu
  7. Deusto 37 puntu
  8. Hondarribia 24 puntu
  9. Colindres 10 puntu