Eguraldi goibela egingo du gaur ere

Zarauzko Hitza 2016ko abu. 29a, 09:00

Euria egingo du noizbehinka eta 16-21 gradu artean egingo ditu.

Eguraldiak ildo beretik jarraituko du. Noizbehinka argituko bada ere, zerua hodeitsu egongo da oro har, eta tarteka euria egingo du. Haizeak Mendebaldetik joko du hasieran haizeak eta gero iparraldera aldatuko da. Horrek tenperatura hoztuko du; pare bat gradu jaitsiko dira. Hain zuzen, 16 gradu egingo ditu gutxienez eta 21 gradu gehienez.

Haizeak itsaskirria eragingo du eta ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak metro-metro eta erdi arteko olatuak altxatuko ditu. 09:17an izango da itsasbehera eta 21:56an hurrengoa. 15:48an egongo da goian marea.