Larunbatean irtengo dira, irailaren 17an, baina oraingoan, goizaldean beharrean, bazkalostean. 14:30ean elkartuko dira parte-hartzaileak Agoueseneko biribilgunean. Iristean, Panticosako Bainuetara egingo dute mendi buelta. Bachimañako aterpetxean gaua pasa ondoren, hurrengo egunean, Tebarray gailurrera igoko dira.
Interesa dutenek datorren astelehen zein ostegunean eman ahalko dute izena elkartearen egoitzan, 20:00etatik 21:00etara. Derrigorrezkoa da federatuta egotea. Bazkideek 90 euro ordaindu beharko dituzte, eta bazkide ez direnek 95 euro. Kutxabankeko 2095 5076 48 1065685215 edo Laboral Kutxako 3035 0029 65 0290015562 kontu korronteetan sartu beharko da dirua.