Nagusiki eguraldi eguzkitsua egingo du

Zarauzko Hitza 2016ko ira. 1a, 10:00

Egunak aurrera egin ahala, urdinguneak nagusitzen joango dira zeruan. Oro har, giro eguzkitsua eta beroa egingo du, balio altuenak 25 gradutara iritsiz.

Itsasoa, berriz, indartsu dabil, eta 1-1,5 metro inguruko olatuak altxatuko ditu. Itsasbehera 11:28an izango da, eta itsasgora 17:49an.