Zarautz eta Getaria-Zarautz, Kontxako sailkatze proban

Zarauzko Hitza 2016ko ira. 1a, 11:16
Zarauzko trainerua Donostiako Estropadako sailkatze proban ariko da.

Gaur arratsaldean (irailaren 1ean) dute hitzordua herriko traineruek.

Erlojupekoa 17:30ean hasiko da eta aurrena emakumeak ariko dira. 11 traineru izango dira lehian, eta horien artean Getaria-Zarautz. Irteera egiten zortzigarrena izango da. Aurten, estreinako aldiz zazpi talde sailkatuko dira; orain arte lau bakarrik izaten ziren. Gero, 18:00ak aldean, gizonezkoen estropadan izango da: 24 ontzik parte hartuko dute bi txandatan banatuta; Zarautz B multzoan ariko da, eta 15.a izango da irteeten. Hemen ere zazpi ontzi azkarrenak sailkatuko dira irailaren 4an eta 11n Donostiako Estropada jokatzeko, Donostiako taldeek tokia gordeta izaten baitute.