Hodeien atzetik eguzkia aterako da

Zarauzko Hitza 2016ko ira. 5a, 10:09

Hodeituta ekin dio egunak, eta goiz partean halaxe jarraituko du, baina orduak aurrera joan ahala argitzera joko du. Tenperatura apurtxo bat jaitsiko da, baina giro beroa egingo du; gehienez ere 25 gradutara iritsiko da.

Itsasoak indartsu jarraitzen du, asteburuan bezalaxe, eta metro beteko olatuak altxatuko dira. Itsasbehera 11:41ean izango da, eta itsasgora 19:50ean.