Zerua guztiz urdinduko da

Zarauzko Hitza 2016ko ira. 6a, 08:55

Hodeien bat edo beste izango den arren, eguraldi eguzkitsua egingo du egun osoan. Eguzkitsua eta beroa. Tenperaturak jorantz egingo du, 26 graduraino iritsi arte. Edonola ere, brisa nagusituko da, eta horren jasangarriagoa egingo du beroa.

Itsasoa aurreko egunetan baino lasaiago ibiliko da. Itsasbehera 14:15ean izango da, eta itsasgora, berriz, 20:20an.