Bero handia goizean, aldaketa arratsaldean

Zarauzko Hitza 2016ko ira. 7a, 10:12

Bi abisu horia daude emanda gaurko: batetik, muturreko tenperaturagatik, eta bestetik, arratsaldean enbata sartuko delako.

Zerua garbi eta hego haizearen eraginez, bero handia egingo du eguerdia bitartean. Balio altuenak 37 gradutara iritsi daitezke. Arratsaldean, ordea, haizea mendebaldera edo ipar-mendebaldera aldatuko da, bolada gogor eta zakarrekin, eta tenperaturak behera egingo du. Aldaketaren unean, gainera, enbata arriskua iragarri dute kostaldean, 14:00etatik 18:00etara.

Goiz partean itsaso kizkurra ibiliko da, metro inguruko olatuekin, baina arratsalderako itsaskirria handitu egingo da. Itsasbehera 14:50ean iznago da, eta itsasgora 20:53an.