Euri zaparrak nagusi arratsaldean

Zarauzko Hitza 2016ko ira. 13a, 09:12

Egunaren hasieran ateri antzera egingo du, hego haize xumearekin, eta tenperatura ere beroa izango da; 30 gradu ingurura iritsiko da termometroa. Arratsalderako, ordea, aldaketa nabarmena espero da: lainotzera joko du, zaparradak botaz, eta giroa freskatu egingo da.

Bi abisu hori eman dituzte, gainera: batetik, enbata sartuko delako 14:00etatik 20:00etara, eta 50-80 kilometro orduko haize-boladak espero direlako; eta bestetik, prezipitazio handiengatik, 14:00etatik gauerdiraino.

Arratsaldean itsaskirri handia izango da, itsaso zakarrarekin, eta 1-1,5 metro arteko olatuak altxako dira. Itsasbehera 08:55ean eta 21:24an dira gaur, eta itsasgora 15:14an.