Udazken giroan dator gaurko eguna

Zarauzko Hitza 2016ko ira. 14a, 08:16

Mendebaldeko haizearen eraginez, giro nahasia eta aldakorra egingo du. Oro har, lainotsua izango da, eta zaparradak ere botako ditu noizbehinka. Tenperaturak nabarmen joko dute beherantz, eta balio altuenak 18 graduren bueltan kokatuko dira.

Itsasoak indartsu jarraitzen du, eta olatuak 2 metrotara iritsi daitezke. Itsasbehera 09:41ean eta 22:06ean izango dira, eta itsasgora 15:58an.