Desegonkortasuna areagotuko da arratsaldean

Zarauzko Hitza 2016ko ira. 15a, 09:00

Hego-mendebaldeko haizea ibiliko da goizean eta eguerdian, eta horrek hodeiak saretuko ditu, ostarteei bide emanez. Arratsaldetik aurrera, ordea, giroak ezegonkortzera joko du, eta euri zaparradak espero dira. Haizea ere aldatu egingo da, mendebal/ipar-mendebaldeko joera hartuko du. Tenperatura 23 graduren bueltan ibiliko da.

Itsaso oso zakarra izango da gaur, eta haizearen eraginez, 2 metrotara iritsiko dira olatuak. Itsasbeherak 10:22an eta 22:45ean izango dira, eta itsasgora 16:38an.