'The Trip to Spain' telesail britainiarrerako irudiak grabatu dituzte eskualdean

Baleike.eus 2016ko ira. 15a, 16:52
Steve Coogan eta Rob Brydon, herenegun, Getarian.

Herenegun Getariako jatetxe batean grabatu zuten eta atzo Zarauztik Zumaiara kotxez egindako bidearen irudiak hartu zituzten.

Telesail honen hirugarren denboraldia ari dira grabatzen une honetan espainiar estatuko zenbait kokapenetan eta egunotan Euskal Herrian dira. The Trip Michael Winterbottom zinegilea (Wonderland, Genova eta A cock and bull story bezalako harribitxien zuzendaria) eta Steve Coogan eta Rob Brydon aktore britainiarrak biltzen dituen umorezko telesaila da, azken urteotan sortutako bitxinietakoa.

Irakurtzen jarraitzeko: Baleike.eus