Moto hotsa nagusi, Itxasmendiko jaietan

Aritz Mutiozabal 2016ko ira. 17a, 11:39

Auzoko jaiak osatzen ari dira asteburu honetan, eta gaurko Itxasmendiko I. Motoen Konzentrazioa antolatu dute.

Goizean goiz hasi dira motozaleak gerturatzen, eta lagunarteko argazkia atera ondoren, errepidera irten dira ibilbidea osatzera. Aurretik auzoari itzulia eman diote, eta jarraian kostako bidea hartu dute Zumaia alderantz joateko.

Egun osoan motoei lotutako ekintzak egingo dituzte. Horrez gain, Jose Mari Zuazobide omenduko dute arratsaldean, Itxasmendiko jaietan eta Zarauzko herriarentzako egindako lana eskertzeko.

Erlazionatuak