Ostarteak zabalduko dira arratsaldean

Zarauzko Hitza 2016ko ira. 20a, 09:11

Lainoak eta euria izango dira protagonista goiz partean, baina arratsalderako atertzera joko du, eta ostarteak irekiko dira. Ipar haize xumea espero da, eta 19 gradutara iritsiko da termometroa.

Itsaso indar handirik gabe dabil, baina, hala ere, metro beteko olatuak altxatu ditzake. Itsasgora 07:36an izan da, eta arratsaldean 20:01ean; itsasbehera, berriz, 13:44ean.