Giro eguzkitsua egingo du

Zarauzko Hitza 2016ko ira. 21a, 08:19

Goiz hasieran fresko antzera egingo du eta hodei batzuk nagusituko dira zeruan. Hala ere, orduak aurrera egin ahala urdinguneak agertuko dira, giro eguzkitsua eginez. Haizea aldakor ibiliko den arren, tenperaturak gorantz joango dira; 22 gradutan kokatuko dira balio altuenak.

Itsaso kizkurra dabil, eta arratsalderako zakartu egingo da. Metro bete inguruko olatuak altxako dira goizean, eta eguerditik aurrera 1,5 metro ingurukoak. Itsasgorak 08:20an eta 20:49an izango dira; itsasbehera, aldiz, 14:32an.