Legebiltzarrerako hauteskundeak

Mitin ibiltaria egin du EH Bilduk

Zarauzko hitza 2016ko ira. 22a, 10:00

Koalizioaren bulegotik abiatuta, Lege zaharren enparantzan, Barren plazan, Torre Luzean eta Geltoki parkean eskaini zituzten atzo arratsaldean mitinak Ahmed Zriouil euskara ikasleak, Inaxio Illarramendi zarauztar gazteak eta Legebiltzarrerako zerrendako kide Marina Bidasorok eta Naiara Carvajalek.

Gatazkaren konponideaz, gazteriaz, euskaraz eta enpleguaz jardun dute, hain zuzen ere. Trikitilariek, bertsolariek, txistulariek eta Montetxio Koruak girotuko zuten mitin ibiltaria.