Jende ugari bildu du Basque Label Fest-ek

Zarauzko Hitza 2016ko ira. 24a, 14:21

Eguerdian, Eusko Label produktuekin egindako pintxoen erakustaldi eta dastaketa izan da Lege Zaharren enparantzan.

Atzo iluntzean hasi zuten Basque Label Fest, Euskal Herriko Sagardoen II. Txapelketa Herrikoiko finalaurrekoarekin. Gaur, berriz, Mikel Garaizabal enologo eta sommelier-arekin dastaketa izan da, eta ondoren, Eguerdian, Eusko Label produktuekin egindako pintxoak dastatzeko aukera izan dute herritarrek. Euromar, Euskalduna, Itxaslur, Kirkilla eta Txiki Polit tabernetako ordezkariek prestatu dituzte pintxoak.

Eusko Label produktuekin prestatutako menuak eskainiko dituzte orain Itxaslur, Kirkilla eta Txiki Politen. Arratsalderako ere hainbat ekitaldi prestatu dituzte: Baserrian amets haurrentzako antzerkia (17:30), Kintopeko txapelketa (19:00) eta Joxe Mendizabalekin dantzaldia, Musika plaza (22:30).