Mikel Lopetegi Urra zarauztarrak, Jon Gisasola mallabiarrak eta Aritz Etxeberria ermuarrak 21 urtez azpiko harri-jasotzaileen arteko txapelketa jokatuko zuten atzo iluntzean, Zarautz Basque Label Fest jaialdiaren barruan. Zarauztarrak laugarren txapela irabazteaz gain, marka ontzea lortu zuen: 62 altxaldi egin zituen.
Parte hartzaileak bi harrirekin aritu ziren, bakoitzarekin hiru minutuko lanean: alde batetik, 100 kiloko kubikoarekin, eta bestetik, 100 kiloko zilindro zaharrarekin. Urrak 38 altxaldi egin zituen zilindroarekin eta 24 kubikoarekin; Etxeberriak 21 zilindroarekin eta 13 kubikoarekin eta Gisasolak 28 zilindroarekin eta 10 kubikoarekin.
Atzo arteko marka 59 altxaldikoa zen, hiru harri-jasotzaileek lorturikoa: Iñaki Oliden oriotarrak, Beñat Telleria lasartearrak eta Urrak berak.