Lainotuta, baina hobetzera

Zarauzko Hitza 2016ko ira. 26a, 09:00

Ez du euririk egingo eta norabide aldakorreko haizea izango da.

Zerua estalita hasi da eguna, baina goi- eta erdi-mailako hodeiak izango direnez, ez dute euririk botako. Iluntzerako, gainera, saretzen joango dira. Norabide aldakorreko haizea ibiliko da; eguerditik aurrera ipar-ekialdetik joko du, bizi. Tenperaturan ez da aldaketarik izango: 14 gradu egingo ditu gutxienez eta 21 gradu gehienez. 

Ipar-ekialdeko haizeak itsaskirria eragingo du, bereziki arratsaldean.  Ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak 1,5-2 metro inguruko olatuak altxatuko ditu. Duela ordubete izan da itsasbehera eta 20:52an izango da hurrengoa. 14:41ean egongo da marea goian.