‘Aurrekontu Irekiak’ ekimena aurkeztuko dute, ostiralean

Zarauzko Hitza 2016ko ira. 27a, 10:20
Atzo Zumaian jarri zuten karpa (Baleike.eus)

Herritarrek Gipuzkoako Foru Aldundiaren 2017ko aurrekontuetan eragiteko ekimena jarri du martxan Aldundiak. Horren baitan, herriz herri dabilen karpa ibiltaria jarriko dute Kale Nagusian.

Karpa ibiltariaren helburua foru aurrekontu proposamenaren inguruan herritarren iritzia jasotzea da. 16 urtetik gorako gipuzkoarrek daukate parte hartzeko eskubidea eta, horretarako, hiru bide jarri ditu Aldundiak: etxez etxe banatutako eskuorriak, Internet (Gipuzkoa.eus atariko Partaidetza ataleko webgune honetan) eta karpa ibiltaria.

Zarautzen ostiralean izango dira, Kale Nagusian, 10:00etatik 13:30era eta 15:30etik 19:00etara.