Ohikoa izan da ekitaldia. Ahaztuak 1936-1977 elkarteko Martxelo Alvarezek hartu du hitza hasieran, eta gogoratu du Txiki, Angel Otaegi azpeitiarra eta FRAPeko hiru kideek –Humberto Baena, Jose Luis Sanchez Bravo eta Ramon Garcia Sanz– "bide jakin bat jarraitzeko guztia eman" zutela, "bizia, askatusuna... zuten gauza handiena". Irailaren 27ro bost izen gogoratzen dituztela nabarmendu du, "baina askoz gehiago" direla. "Zarautzen Piru, Tapi, Xenki... ere baditugu. Beste leku batzuetan beste hainbeste dira".
Haren arabera, denek dute errekonozimendua. "Guk biktima guztiez hitz egiten dugu, baina, bereziki, gudari guztiak". "Historiaren bidea apustu egin eta arriskatzen den jendearen esku dago".
Ondoren, aurreskua egin dute haren hilobiaren aurrean, eta amaitzeko, Eusko Gudariak kantatu dute.