Orduak aurrera joan ahala, hobetzera

Zarauzko Hitza 2016ko ira. 28a, 09:00

Eguzkia atera eta hego haizea izango da.

Goizetik, pixkanaka-pixkanaka behe-hodeiak desagertu eta atertu egin du eta orduak aurrera joan ahala hobetzen joango da. Haizea ekialdetik finkatuko da, hodeiak deseginez, eta eguzkia izango da nagusi. Gerora, haizea hegoaldera aldatuko da eta tenperaturak ere gora egingo du: gutxienez 15 gradu egingo ditu eta gehienez 23 gradu.

Haize aldakorrak itsaskirria eragingo du, baina aurreko egunetan baino apalagoa. Ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak metro beteko olatuak altxatuko ditu. 09:53an eta 22:23an izango dira itsasbeherak, eta itsasgora, berriz, 16:17ean.