Imanol Urbietaren heriotza

Jaione Eskudero: "Aita bat bezala izan da niretzako"

Zarauzko Hitza 2016ko ira. 28a, 15:37

Zarautz Abesbatzako zuzendariak Urbietarekin eman zituen lehen pausoak musikan. Grabatu zituen diskotako abesti askotan entzun daiteke bere ahotsa.

"Berak murgildu ninduen musika munduan, eta asko ikasi nuen berarekin. Elkarrekin gauzak asko bizi izan ditugu, musika alorrean eta musika alorretik kanpo ere bai. Lagun-mina baino gehiago izan da. Aita bat bezala izan da niretzako", adierazi du Eskuderok

51 urterekin etorri zitzaion gaixotasuna eta hortik aurrera apaltzen joan da.  "Nik uste dut barruko indarrari eta ilusioari esker iraun duela. Musikak biziraunarazi du horrenbeste urtez, eta gaur egun arte lanean jarraitu du"

Eskuderoren esanetan, "Urbietaren musika eta abesti asko geratu dira jendearen memorian, baina asko desagertzen ari dira. Beraz, guk borrokatuko dugu bere musika eta lana aurrera eramateko".