Imanol Urbietaren heriotza

"Mila esker Manolo!"

Zarauzko Hitza 2016ko ira. 29a, 13:41

Zumaiako Herri Eskolak ondorengo oharra bidali du Imanol Urbietaren heriotzaren harira.

"Zumaiako Herri Eskolak esker onik beroena eskaini nahi dio azken urteetan bidelagun izan den Imanol Urbietari. Eskolako komunitate osoaren bihotzetan betirako leku berezia irabazi du. Mila esker Manolo!
Hona, iaz gure artean zelarik, Zumaiako herri Eskolako ikasleek eskeini zieten bertsoa:

Udaberri taldea
pozik datorkigu
Zumaiako ikasleoi
eguna alaituz.
Eskusoin eta guzti
Manolo artzai du
alaitasun mezu bat
guztioi zabalduz
Kantatzen ez duenak
Zorionik ez du (bis)

(Doinua: Bizitza kantu bat da)

Mila esker Manolo!"