Goizean eguzkia, arratsaldean euria

Zarauzko Hitza 2016ko ira. 30a, 09:00

Eguerdirako haizea aldatuko da eta lainoak ugarituko dira.

Egunaren hasieran behe-hodeiak agertuko dira, baina oro har, goiz eguzkitsua izango da gaurkoa. Eguerdi aldera, ordea, haizea iparraldera aldatuko da eta hortik aurrera hodeiak ugarituz joango dira. Arratsalderako zerua zeharo estaliko da eta euria egingo du, batez ere gauean.  Tenperaturak antzeko jarraituko dute: 16 gradu egingo ditu gutxienez eta 25 gradu gehienez.

Haize aldaketak itsaskirria eragingo du, bereziki arratsaldean. Ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak metro-metro eta erdi inguruko olatuak altxatuko ditu. 11:04ean eta 23:28ean izango dira itsasbeherak, eta 17:22an itsasgora.