‘Aurrekontu Irekiak’ ekimena gaur, Zarautzen

Zarauzko Hitza 2016ko ira. 30a, 15:56

Herritarrek Gipuzkoako Foru Aldundiaren 2017ko aurrekontuetan eragiteko ekimena jarri du martxan Aldundiak, eta gaur Zarautzen da saioa, 19:00ak arte. Udaletxe atarian jarri dute karpa eta bertan 16 urtetik gorako gipuzkoarrek daukate iritzia emateko aukera.