Xenki eta Murgiren hilketen egiaren bila

Lea-Artibaiko Hitza 2016ko ira. 30a, 16:50

Hilketa «gaur bertan izango balitz bezala» gogoratzen zutela aitortu zuten Jose Benito Mujika Xenki zarauztarraren eta Mikel Martinez Murgia Murgi bilbotarraren arrebek joan den igandean, euren anaien hilketari argi izpi bat jartzeko asmoz, Lekeitioko kultur aretoan egin zen ekitaldian.

1972ko irailaren 2an, Xenki eta Murgi zeuden Dendari kaleko etxebizitza inguratu eta bi gazteak hil zituen Guardia Zibilak. Egileek, aurrez aurreko tiroketaren teoria zabaldu zuten orduan, baina, «frogatu ezin duten arren» lekukoek eta gertaeraren xehetasunek hilketaren teoriara daramate.

Xenki eta Murgiren hilketaren egia ezagutu eta ezagutzera emateko helburuarekin antolatu zuen ekitaldia Egiari Zor fundazioak.

Erreportaje zabala landu du Lea-Artibaiko Hitzak. Irakurtzen jarraitzeko klikatu gainean.