Eguzkia eta tenperatura altua gaur

Zarauzko Hitza 2016ko urr. 3a, 09:00

27 gradu egingo ditu gehienez.

Uda giroa izango da gaur nagusiki. Goizean lainoak agertuko dira itsasaldetik, baina saretu eta giro eguzkitsua izango da. Hego haizea ibiliko da eta horri esker tenperaturak nabarmen egingo du gora: gehienez 27 gradu egingo ditu eta gutxienez 14 gradu. Arratsaldean kostaldean brisa ibiliko da eta goi-hodei batzuk agertuko dira, baina ondoriorik gabe.

Haizeak itsaskirria eragingo du eta ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak metro inguruko olatuak altxatuko ditu. 12:38ean izango da itsasbehera eta 18:46ean itsasgora.