KSB-Iturreko langileak kalera irten dira azken kaleratzeak salatzeko
Zarauzko Hitza
2016ko urr. 3a, 13:03
KSB-Itur enpresako langileen batzordea osatzen duten ELA, LAB eta UGT sindikatuek deituta, bi orduko lan uztea egin dute gaur. 11:00ak pasata abiatu dute manifestazioa enpresatik eta udaletxean elkarretaratzea egin dute, kaleratzerik ez lelopean.