Freskatzen joango da giroa egunean zehar

Zarauzko Hitza 2016ko urr. 4a, 09:00

Goizean tenperatura goxoa egingo du, baina arratsalderako ipar-mendebaldeko haizea sartu eta tenperatura jaitsiko da.

Hodei gutxi izango dira zeruan egunaren lehenengo zatian, eta hego osagaiko haize aldakor eta ahula ibiliko da. Giro epela egingo du, 15-24 gradu artean. Arratsalderako, ordea, ipar-mendebaldera aldatuko da haizea, behe lainoa sartuko da eta freskatu egingo du. Egunaren amaierarako zerua estali egingo da.

Haizea hegotik ipar-mendebaldera aldatuta, itsasoa harrotu egingo da arratsaldean, eta ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak metro eta erdi inguruko olatuak altxatuko ditu. 13:09an izango da itsasbehera eta 19:15ean itsasgora.