VII. Metal Norte jaialdian ariko da Leize

Zarauzko Hitza 2016ko urr. 4a, 14:00

Errenteriako Niessen aretoan bi egunetako musika jaialdia antolatu dute asteburu honetarako, eta larunbateko kartelburua izango da laukotea.

Ondorengo taldeekin partekatuko dute oholtza bigarren egunean: Zenobia, Silver Fit, Aiumeen Basoa, Euphoric eta Black Cat. Sarrerak 17 euro balio du aurretik, eta 20 euro egunean bertan. Jaialdiko ateak 17:30ean irekiko dituzte.

Leizek Cuardo te muerden euren azken diskoaren aurkezpen biran jarraitzen du, eta Metal Norteren ondoren, beste lau hitzordu izango ditu: azaroaren 5ean, Granadan; azaroaren 11n, Burgosen; azaroaren 18an, zaragaozan; eta azaroaren 26an, Madrilen.