Bertan izan dira besteak beste: Aintzane Ezenarro Gogoratuko zuzendaria; alkateen artean Xabier Txurruka (EAJ) Zarauzkoa, Nika Lertxundi (EH Bildu) Getariakoa eta Nekane Arrizabalaga (EAJ) Aiakoa; EAJko Jesus Arana eta Nekane Iribar; EH Bilduko Naiara Carvajal, Mikel Goenaga, Xabier Vazquez, Aitor Korta eta Karmele Alberdi; Irabazi Zarauzko Ana de Benito eta Oihane Delgado; PSE-EEko Pablo Garcia; PPko Maria Pilar Elias; eta, Gorka Landaburu kazetaria.
Erakusketa ibiltari horren helburua memoriaren eraikuntzan herritarren partaidetza bultzatu eta hausnarketa kritikoa eragitea da. Urriaren 13ra arte dago ikusgai; astegunetan, 09:00etaik 15:00etara eta 16:00etatik 20:00etara, eta larunbat, igande eta jai egunetan, 10:00etatik 20:00etara.